Matematika manipulagarria oso dibertigarria da!
Azken asteetan balantzarekin objektu desberdinak pisatzen ibili gara. Objektu arinak, pisutsuak, ...
Objektu bakoitzaren pisua idatzi dugu gramotan eta gero konparazioak egin ditugu.
Gauza interesgarri batez ohartu gara:
objektuak handiagoak izan arren ez dute zertan pisu handiagoa izan behar!
Izan ere, plastikozko edalontzia ezabagoma baino handiagoa da tamainaz, baina gutxiago pisatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina