Oraingoan, 2. hiruhilekoan egin dugun proiektu txiki bat erakutsi nahi dizuegu.
Asaadek suhiltzaileei buruz hitz egiten ematen zituen egunak, beraz, aitzakia ederra izan zen lantxo hau egiteko.
Suhiltzaileek burutzen dituzten lanak arakatu genituen interneten, bideoak eta argazki ezberdinak ikusiz. Bestalde, Gasteizko suhiltzaileekin "entxufea" dugunez, benetako parke baten argazkiak eta bideoak ikusi genituen: kamioiak, materialak, arropa bereziak, kirola egiteko guneak, ... Gainera, jolasteko suhiltzaileen kaskoak janzteko aukera izan zuten!
Ondoren, ikasitakoarekin PPT aurkezpen bat sortu zuten haiek testua idatziz eta google-en argazkiak aukeratuz. Behin aurkezpena prest zutenean, gelaz-gela joan ziren euren proiektua ikaskideei aurkezteko.
Guztiz motibatuta aritu dira lan honekin, eta noski, nagusitan denok suhiltzaile izan nahi dute!!! ;)
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kanta hau ikasi dugu: