2.mailan, azken hilabete honetan, ELIKAGAIAK gaia jorratu dugu ingurunen. Elikagaien jatorria, eguneko 5 otorduak, asteko menuak, ... Honekin batera,
OHITURA OSASUNGARRIAK landu ditugu. Eskolara ekartzen ditugun hamaiketakoak osasuntsuak izatearen garrantziaz aritu gara.
Horri eutsiz, gaiarekin amaitzeko proiektu txiki bezala FRUTA-BROTXETAK egitea bururatu zitzaigun.
1.
Lehenengo, fruta-brotxeten errezeta egin dugu.
Osagaiak eta prestatzeko urratsak idatzi ditugu.
2.
Gero, errezeta praktikan jartzeari ekin diogu.
Hasteko, fruta garbitu, zuritu eta moztu dugu.
3.
Ondoren, fruta zatiak brotxetetan sartu ditugu
koloreak nahastuz. Aditasun handia eskatu digu honek!
4.
Eta amaitzeko, dibertigarriena, ....
Guk geuk prestatutako hamaiketako osasuntsua jan dugu!!
Brotxeta asko egin ditugunez, gure irakasle batzuei fruta-brotxetak dastatzen eman dizkiegu.
Izugarri disfrutatu dugu prozesu osoan zehar!
Baita gure andereñoek ere! :)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina