Berandu heldu bada ere... hona hemen birziklapena lantzeko egin dugun ekintza.
Birziklapena zer den ikasi dugu, baita naturaren zainketarako duen berebiziko garrantzia ere. Hortaz, maila teorikoan ikasitakoa, praktikara eraman genuen, azken finean egiten ikasten da!
Ekintzaren prozesuko argazkiak ikus ditzakezue:
Lehenengo, material ezberdinetako hondakinak elkartu genituen. |
Ondoren, hondakinen sailkapena egin genuen. |
Plastikoa, latak eta tetrabrikak alde batetik; papera eta kartoia bestetik; eta azkenik, beira. |
Sailkapena eginda zegoenean, auzoko edukiontzietara atera ginen birziklatzera! |
Paperak eta kartoiak edukiontzi urdinera bota genituen. |
Beira edukiontzi berdera bota genuen. |
Eta bukatzeko, plastikoa edukiontzi horira bota genuen. |
Ekintza polita izan zen,
poz-pozik parte hartu zuten denok!
Ea eskolan baita etxean ere birziklatzeko ohitura hartzen dugun den-denok.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina