2016/12/27

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!


Ederto pasa oporretan, familiaz eta lagunez gozatu, asko jolastu, deskantsatu eta urtarrilaren 9an... 
indarberrituta denok eskolara bueltan!



1.mailakoek egindako Olentzeroren eskulanak

Gorputza

Kaixo!
 
Lehenengo mailako ikasleek euren geletan "Gorputza" gaia landu duten bitartean, laguntza gelan hurrengo bideoan ikus dezakezuen ekintza egin dute (bideoak kalitate kaxkarra du asko konprimitu behar izan dudalako blogera igo ahal izateko, sentitzen dut!).
 
Guztion laguntzaz  siluetak irudikatu dituzte; gero, piktogramen ondoan gorputz atalak idatzi dituzte; ondoren, siluetetan gorputz atal horiek dagokien lekuan itsatsi dituzte eta, azkenik, pasabidean jarri dituzte haien siluetak.
 
Ekintza polita bezain motibagarria izan da eurentzako!
 
 
 
 
 

2016/12/04

Laguntza behar duen esku bat.... Emaiogu denok bostekoa!


Kaixo!

Gaurkoan proiektu polit bezain interesgarria aurkeztu nahi dizuegu: KORRONTZI BENEFIC.



Proiektu honekin jasotako etekinak gaitz desberdinek jotako haurrak laguntzen dituzten "TDH-Gizakien Lurra" eta "Aitzina-Aefat" GKEei bideratuko zaizkie.

Proiektua, Durangoko Azokan lehenengoz salgai dagoen lan berri batekin eta abendu bukaeran eskeiniko dituzten 3 kontzertu bereziekin osatuta dago. Animatu zaitezte!

Kantu izugarri hau sortu dute, disfruta ezazue!




2016/11/22

Ulertuz

Kaixo! 

Gaur Ulertuz elkarteko kide batzuen bisita izan dugu eskolan. Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea da. 

Lehenengo, Uxue izeneko txontxongilo batek audifonoak eta inplante koklearra zer diren azaldu digu. Ondoren, eskolan nola moldatzen den kontatu digu Uxuek. Horren ostean, zeinu hizkuntzaren bidez animalia batzuk adierazten irakatsi digute (elefantea, dordoka, txakurra, balea, katua, jirafa, ...). Gu ere keinuka ibili gara! Bukatzeko, mago baten ikuskizuna izan dugu. 

Gauza berriak ikasteaz gain ederto pasatu dugu!!!!





2016/11/08

Udazkena

Kaixo!
1.mailako ikasleek udazkenari buruzko liburuxka bat egin dute urtaro honen ezaugarriak ezagutzeko. Primeran pasatu dute euren liburuxkak sortzen eta baita bideoa egiteko behar izan ditugun argazkiak ateratzen ere. Hona hemen bideoa!