2018/06/16

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA!

Fruta brotxetak prestatu ditugu gaur hamaiketakorako!
Gaurkoan: banana, meloia eta marrubiak.
 
Goxo-goxoak egon dira eta
fruta jatea dibertigarria dela frogatu dugu beste behin ere!
 
Ikusi...
 





2018/06/15

ANIMALIEN LAPBOOK-A

Animalien gaia natur zientzietan landu dugun 
azkena izan da. 

Animalien ezaugarri batzuk (obiparoak, bibiparoak, haragijaleak, belarjaleak) eta 
taldeak (narrastiak, anfibioak, ugaztunak, hegaztiak eta arrainak) aztertu ditugu.

Begira zelako lapbook zoragarria egin duten 
2. mailako langile finek! 

  

 




2018/05/17

IRAKURKETA-IDAZKETA MONTESSORI

Izugarri gustatzen zaigu irakurketa-idazketa Montessori material honekin lantzea.

Lehenengo, irudia aztertu eta hitza irakurtzen dugu. 
Gero, letraz-letra hitzak eraikitzen ditugu, 
eta amaitzeko, errotulkiarekin hitza idazten dugu. 

Begira!



LANDAREEKIN ESPERIMENTATZEN!

 Landare bat landatu nahi dugu, baina gero, 
zelan zaindu beharko dugu?

Zer behar dute landareek hazteko?

Norbaiti galdetu ahal genion edo...
guk geuk deskubritu!

Horretarako esperimentu bat egin dugu:

Dilistak kotoi artean jarri ditugu, baina 5 era desberdinetan zaindu ditugu: bati ura bota diogu, beste bati eguzki argia eman diogu, beste bati ezer ez, beste bati ur asko eta eguzki argia eta azken bati ur pixka bat eta eguzki argia.

Ikusi!



Astebete pasa ostean.... hau da topatu duguna!



Beraz... 
orain badakigu landareek 
ur pixka bat eta eguzki argia behar dutela ondo hazteko.

2018/05/10

AUSARTAK!

Egunetik egunera, gaixotasunei aurre egiten dieten  
familia eta haur txiki eta ausarta guztiei 
eskainitako abesti ederra sortu dute 
"Ene kantak" taldekoek eta bere gonbidatu bereziek.

Begira!



Ausartak beti aurrera goaz, arnasestuka bada ere!!

2018/05/07

HAZIA LANDATU ETA GERO, ZER?

Hazia landatzen dugunetik aurrera, 
zer garapen-prozesu izaten dute landareek?

Ikusi bideo interesgarri honetan 
lehenengo 25 egunetan zer gertatzen den!