2018/05/07

HAZIA LANDATU ETA GERO, ZER?

Hazia landatzen dugunetik aurrera, 
zer garapen-prozesu izaten dute landareek?

Ikusi bideo interesgarri honetan 
lehenengo 25 egunetan zer gertatzen den! 



 

2018/05/03

LANDAREAK

2.mailan landareak aztertzen hasi gara ingurunen.

Gaiarekin hasteko honako bideo hau ikusi dugu!

Begira! 

2018/04/27

TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA

Aste honetan txokolatezko bizkotxoa egin dugu!

YouTube-n bideo bat ikusi dugu bizkotxoa nola egin behar genuen ikasteko.

Ondoren, bizkotxoa egiteko urratsak idatzi ditugu, hau da, errezeta bat egin dugu.


Behin errezeta idatzita, jantokira joan gara osagai guztiekin. Bertan errezetan idatzitako pausuak banan-banan irakurri eta burutu ditugu: arrautza edalontzian bota, olio koilarakada bat bota, irabiatu, ...


Eta amaitzeko.... bizkotxoa dastatu dugu!
Egia esan, ez zaigu oso goxoa atera, baina benetan dibertigarria izan da!
Aurrerago gure errezeta hobetzen saiatuko gara ;) 

2018/04/23

IRAKURKETA ULERKORRA

Irakurtzen ditugun hitzak ulertzeko prozesuan gabiltza.

Txartelak irakurri, irakurritakoa ulertu eta 
bere irudiarekin sailkatu behar ditugu. 

Irakurketa lantzeaz gain, 
ozeanoko, sabanako, basoko eta ohianeko 
animalien izenak ikasten ditugu! 

Begira! 

BALANTZAREKIN JOLASTEN!

Matematika manipulagarria oso dibertigarria da!

Azken asteetan balantzarekin objektu desberdinak pisatzen ibili gara.  Objektu arinak, pisutsuak, ...

Objektu bakoitzaren pisua idatzi dugu gramotan eta gero konparazioak egin ditugu.


Gauza interesgarri batez ohartu gara: 
objektuak handiagoak izan arren ez dute zertan pisu handiagoa izan behar!
Izan ere, plastikozko edalontzia ezabagoma baino handiagoa da tamainaz, baina gutxiago pisatzen du.

EGUZKI-SISTEMA !

Gaurkoan "Unibertsoa" gaiaren inguruan 
egindako azken proiektutxoa erakutsi nahi dizuegu.

Eguzki-sistemaren maketa bat egin dute 
gure 2.mailako artistek.

 Bearen sormenaz baliatuta... 
begira zelako eguzki-sistema originala egin duten!



 Gora zuek!!

2018/02/17

FRUTA-BROTXETAK

2.mailan, azken hilabete honetan, ELIKAGAIAK gaia jorratu dugu ingurunen. Elikagaien jatorria, eguneko 5 otorduak, asteko menuak, ... Honekin batera,
OHITURA OSASUNGARRIAK landu ditugu. Eskolara ekartzen ditugun hamaiketakoak osasuntsuak izatearen garrantziaz aritu gara.
Horri eutsiz, gaiarekin amaitzeko proiektu txiki bezala FRUTA-BROTXETAK egitea bururatu zitzaigun.
 
1.
Lehenengo, fruta-brotxeten errezeta egin dugu.
Osagaiak eta prestatzeko urratsak idatzi ditugu.

 
 
 2.
Gero, errezeta praktikan jartzeari ekin diogu.
Hasteko, fruta garbitu, zuritu eta moztu dugu.
 

 
 
 
3.
Ondoren, fruta zatiak brotxetetan sartu ditugu
koloreak nahastuz. Aditasun handia eskatu digu honek!
 
 
 
 
 
4.
Eta amaitzeko, dibertigarriena, ....
Guk geuk prestatutako hamaiketako osasuntsua jan dugu!!
Brotxeta asko egin ditugunez, gure irakasle batzuei fruta-brotxetak dastatzen eman dizkiegu.
 
 
 
Izugarri disfrutatu dugu prozesu osoan zehar!
Baita gure andereƱoek ere! :)