2017/11/11

Lorentzoren lapikoa!

Ipuin berria lantzen ari gara lagunak!
 
"El cazo de Lorenzo" Isabelle Carrier-en ipuin zoragarria da, aniztasunari eta inklusioari buruzko mezu izugarri garrantzitsua bidaltzen diguna.
 
Ipuinean azaleratzen da desberdintasunak ez duela zailtasuna suposatu behar. Beharreko laguntzekin pertsona orok parte har dezake eguneroko ekintza guztietan eta zoriontsu bizi daiteke ingurukoekin! 
 
Ez ahaztu.... desberdintasunak aberastasuna dakar!!!
 
2. mailako ikasleak ipuinaren moldaketa propioa prestatzen ari dira, amaitzerakoan erakutsiko dizuegu!
 
Bitartean..... ipuinaz gozatu!
 
 
 
 

2017/11/07

Dendari paregabeak!!!

2. mailako ikasleek erosketak egin dituzte gelan!!!

Dirua hartu eta dendetara joan dira.

Denetarik egon da dendetan: janaria, arropa, jostailuak.... 

Euren gustuko gauzak aukeratu eta, noski! ondoren, kutxara ordaintzera joan behar izan dira.... 

Billeteak gora, txanponak behera.... zeinen ondo pasatu duten! Dibertigarria izan da!!!!

Aupa zuek!!!! 

 

Hezurrez gain.....muskuluak ere bai!

Esan bezala,  Jabier eskeletoari muskuluak egin dizkiote gure lagunek: bizepsa, trizepsa, bularrekoak, abdominalak, ipurdimasailekoak eta bikiak.

Poz-pozik daude Erika, Gaizka eta Aimar Jabierrekin, a zer nolako lagun berri bitxia dugun! :)



2017/10/17

Gure eskeletoa!

Natur zientzietan "Gorputza" lantzen ari dira 2.mailan eta honekin batera hezurrak ikasten ari dira: sahietsak, bizkarrezurra, garezurra, besahezurra, kubitua, erradioa, izterhezurra eta tibia.

Horretarako....  begira zelako eskeleto izugarri polita prestatu duten 2.mailako Aimar, Erika eta Gaizkak! 
 


Jabier izendatu dute eta hemendik aurrera gure lagunmina izango da!
 
 


 Hurrengo pausua, Jabierri muskuluak egitea izango da, erakutsiko dizuegu! 

Mila esker Bea zure laguntza ezinhobeagatik!!!

 

2017/09/11

Iraila heldu zaigu....!



Ongi etorri lagunak!!!

2017-18 ikasturtea hasi berri dugu eta iazko martxa jarraituz, noizean behin ikasleekin egiten ditugun ekintzak, lantxoak, proiektuak eta abarrak  blogean jarriko ditugu guztiok ikusgai izateko.

Prest gaude elkarrekin jolasteko, ikasteko, elkarbizitzeko, elkarbanatzeko eta batez ere disfrutatzeko!!

Ikasturte ederra opa dizuegu!

Muaaaaak!



2017/04/15

Suhiltzaile izan nahi dut!


Oraingoan, 2. hiruhilekoan egin dugun proiektu txiki bat erakutsi nahi dizuegu.
Asaadek suhiltzaileei buruz hitz egiten ematen zituen egunak, beraz, aitzakia ederra izan zen lantxo hau egiteko.
Suhiltzaileek burutzen dituzten lanak arakatu genituen interneten, bideoak eta argazki ezberdinak ikusiz. Bestalde, Gasteizko suhiltzaileekin "entxufea" dugunez, benetako parke baten argazkiak eta bideoak ikusi genituen: kamioiak, materialak, arropa bereziak, kirola egiteko guneak, ... Gainera, jolasteko suhiltzaileen kaskoak janzteko aukera izan zuten!
Ondoren, ikasitakoarekin PPT aurkezpen bat sortu zuten haiek testua idatziz eta google-en argazkiak aukeratuz. Behin aurkezpena prest zutenean, gelaz-gela joan ziren euren proiektua ikaskideei aurkezteko.
Guztiz motibatuta aritu dira lan honekin, eta noski, nagusitan denok suhiltzaile izan nahi dute!!! ;)
 
 



Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kanta hau ikasi dugu: